XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DATUAK

ERABILPENA GORAKA EMEKI EMEKI

Nafarroan euskararen erabilerak gora egin badu ere, ez du Euskal Autonomia Elkartean (EAE) hainbeste egin.

Hala ere, lagunartean eta lantokietan euskarak EAEn baino gorakada handiagoa izan du proportzioan.

Euskararen erabilera etxean, zein lagunartean, txikiagoa da hiztuna zenbat eta zaharragoa izan eta inguruko euskaldunen kopurua gero eta murritzagoa denean.

Azkenik, aipatzen ahal da euskaldun gehienak Nafarroan bi tokitan lekututa daudela nagusiki.

Batzuk herrialdeko iparralde, ipar mendebaldean, eta besteak, Iruñerrian; industria garatuta dagoen inguruetan batez ere.

Hemen, Nafarroako euskal eremuetatik etorritakoek eta euskara bigarren hizkuntzatzat duten bertakoek osatzen dute euskaldungoa.

Nafarroako Hizkuntza Politika Zuzendaritza Nagusitik bereziki azpimarratu dute datu hau.

Izan ere, euskararen normalkuntza sustatzeko ekimenak abian jartzeko kontutan hartzekoa da, Iruñean baitaude herritarrei zuzendu Administrazioaren zerbitzu gehientsuenak.

Erabilpenaz landara, inkestak beste datu batzuek ere azaleratu ditu.

Esate baterako, 9.200 nafarrek euskara ikasi dute, eta ostera, 11.600 biztanlek galdu.

Aipatzekoa da, halaber, herritarren %7,7k euskara zerbait badakiela, eta hauetarik aunitz, segur, euskara ikasteko bidean ari dela.

Bestalde, euskarara bildu diren nafar gehienak gazteak dira, %76 16 eta 35 urte bitartean dagoelarik.

Hauek gainera, euskara, etxetik kanpora edota derrigorrezko hezkuntzan ikasi dute.

AURKEZPENA Erdian, Pérez de Viñaspre